XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eskolatzeagatik ark somatzen zuen kezka ta ardura ere, gugandik urbillagoko aldietakoak zirala dirudi.

Ugari ta jario betekoa da aren itz laua.

Gaia ezagun du; naiz-ta soil eta abstraktu samarra izan, bere aurretik iñork landu gabea noski.

Euskeraz pentsatzen du ta euskeraz adierazten dizkigu barruan ditun oldozpen, bulko ta pentsamentuak.

Izkera, berriz, umetan ikasia darabil ezti ta naro bere iru idaztietan.

Urte askotan, tamalez, auts artean egondako lanok merezi dute guk irakurri ta ikastea.

Akats eta guzti, idazle zabala dugu, ezin utzia.

(Ikus orr.).

PIERRE URTE (1664-...)

Donibane Lohitzune`koa, emen baitzan sortu 1664-1-2`an, antza danez.

Ziur ez dan arren, urte auxe da J. Vinson`ek argitara eman zitun artxibu-araketzatik ateraten dan ziurrena.

Bere gurasoak: Jean Urte ta Maria Kamino, donibanetarrak.

Lau edo bost Pierre Urte dira garai artan itxastar erri dotore ontan agertzen zaizkigunak.

Baiña auxe dugu, noski, gure euskal idazlea.

Bere len-ikasteak Donibane`n edo egingo zitun.

Geroxeago, orduan lurralde aietan, Baiona`n, Maule`n eta beste, izen aundia zuten kaputxiñoen jantzia artu zigun.

Garai artan, ba-dakigu, indarra artuak zeuden protestanteak Prantzi osoan, baita Lapurdi`n, Baxenabarra`n eta Zuberoa`n ere (...).